Maiatzaren 17an “Partiden enpresak vs txapelketen enpresak” jardunaldia izango da Logikalineren Abaltzisketako egoitzan. Jardunaldian agerian jarriko da laneko helburu bat eta filosofia bat enpresako maila guztietan konpartitzeak duen garrantzia.

Jesus Mari Zamoraren eskutik, argi pixka bat eta pista batzuk emango ditugu “partiden enpresa” izatetik “txapelketen enpresa” izatera iristeko egin beharreko bidearen inguruan. Jesus Mari Zamora Real Sociedadeko ikurra dugu, taldeari lehen Liga titulua lortzeko balio izan zion Molinongo gol gogoangarria egin zuena.

Ba al dago arrakastaren biderik?

Garaipen ahaztezin hark gipuzkoar guztion imajinario kolektiboan ipini zuen Reala, belaunaldi berriei jarraitu beharreko bidea markatu zien talde sendo eta irmo hari animatzeko ilusioa eta gogoa piztu zizkigun guztioi. Bide ikusezina, hain zuzen ere helburu eta balio berberak zituzten eta dituzten taldeek bakarrik marrazten zekiten eta dakiten bidea. Halako bideak aldea markatu zuen eta markatzen du partiden enpresen eta txapelketen enpresen artean. 

Albisteak:

Logikalinek hordago bat bota dio teknologiari Arconada eta Altuna III arekin batera

Logikaline ekitaldiko edukiera osoa eta irribarreak