Iragan mendeko 20. hamarkadan, irlandako estatu librea osatu zenean , bertako gobernuak  hartu zuen lehenengo erabakietako bat Gaeltacht izeneko komunitateak sortzea izan zen, Gaelikoa normaltasunez bizitzen zuten komunitateak  alegia. Politika honen xedea ez zen hizkuntza erreserba subentzionatuak sortzea, nagusiki landa eremuetan kokaturiko zonalde hauen bilakaera soziala laguntzea baizik.  Politika honekin bilatzen zena komunitateok migrazioen poderioz ez deuseztea zen, zonalde hauetan biziraupena ahalbidetzea eta herrialdeko beste zonalde aberatsagoek eduki zitzaketen azpiegitura sozial eta ekonomikoez hornitzen,  bertan bizitzea erakargarri bihurtzea.

Komunitate baten bizi iraupena mantentzeko ezinbestekoa da hauek bitarteko ekonomiko eta sozialez  hornitzea, gutxirako balio bait dute  subsidioek hauek epe muga bat duten bitartean . Zentzu honetan arro gaude gure inguruaren garapen sozialean parte hartzeaz eta horrek bultzatzen gaitu, aurrerantzean ere , ekimen honetan parte hartzaile aktiboak izaten jarraitzera. Gure inguruan  lehen sektorea nagusi da eta aurrerapen garrantzitsuak egiten ari direla pozten bagara ere,  ezinbesteko uste dugu beste sektore batzuetan lan aukerak sortzen, garatzen eta mantentzen joatea, xede horrekin jaio zen Logikaline , eta horretan jarraitzen du; Irlandan bezalaxe, Euskal Herriko landa eremua bizi leku egokia dela uste dugulako eta gure komunitateak bizirik jarraitzea nahi dugulako.

http://www.diariovasco.com/v/20120730/economia/jovenes-quedan-invierten-pueblo-20120730.html