Logikaline contact center bat da, 20 urte daramatzana pertsonentzat eta ingurunearentzat negozio iraunkorra izaten. Iñaki Gorostidi gerentearen esanetan, “Gu ez ginen garaje batean sortu, baserri batean baizik, Aralar parke naturalean dagoen baserri batean hain zuzen”, eta horregatik gara hain desberdinak arreta zerbitzu omnikanala ematen duten gainerako plataformen aldean. 

Teknologia adimendunaren eta egokituaren aldeko apustua egiten dugu eta halako teknologia diseinatzeko eta inplementatzeko estrategia mota desberdinetako eta elkarren artean osagarri diren gaitasunak dituzten pertsonez osatutako taldeak definitzen du. Lan egiteko metodologia horri esker, erreferente gara Gipuzkoan Enpresako Kultura Berriaren arloan. Leire Zabaletak, proiektu eta teknologia zuzendariak dioen moduan, horren atzean “esfortzu handi bat dago, enpresa barruan efizientzia eta hazkundea berez eta departamentuen arteko elkarlanari esker ateratzea ahalbidetzen duen esfortzua alegia”.

Hori horrela berez atera dadin, Zabaletak dio hierarkian oinarritutako egitura zurrunak eta karguen politikak apurtu egin behar direla, haiek askotan galarazi egiten baitute taldeko kideen sormena.

Logikaline ia 200 pertsonek osatzen dute, Bizkaiko eta Gipuzkoako zentroetan banatuta, eta zentroen arteko distantziak nabarmenak izan arren eta kudeatzen dituzten proiektuak desberdinak badira ere, elkarlan sendoa egiten dute guztiek. 

Grosso modo hitz eginez, bost faktore hauek definitzen dute gure lan egiteko modua, bost faktore hauek azaltzen dute talde efizienteak lideratzeko aplikatzen dugun politika:

  • Gaitasun anitzeko taldeak
  • Departamentuen arteko elkarlana
  • Barrukoei entzutea.
  • Barruko talentua sustatzea.
  • Etorkizuna eskaintzea: proiektuak eskaintzen dizkiegu enpresako pertsona talentudunei.

Dena den, faktore inportanteena gure enpresako pertsonei hegan egiten irakastea da.