"Ez dago kontzientzia lasai dugula gau izartsua begiratzea baino gauza atseginagorik." E. Kant

Duela gutxi merkataritza saileko bilera batean aurrerantzean eskainiko diren produktu eta zerbitzuak, helburu berriak, objektiboak eta salmenta sistemak aurkeztu zituzten. Bilera horietan gertatu ohi den bezala informazioa egiaztatu zuten eta eskaintzei buruzko dudak aurkeztu zituzten. Orain arte, bilera hau ohikoa izan zela esan dezakegu. Ustekabean aparteko galdera sakon bat sortu zen: zeintzuk dira salmenta baten lerro etikoak? Galdera buruzagitzaren gustukoa izan zen . Zein garrantzitsua den langileek eurek egindako lana baloratzea! Balorazio hori egiteak lanari bizitza ematen dio. Ondorengo eztabaida oso interesgarri eta baliagarria izan zen. Egiten ari garena beste ikuspuntu batetik ikustea oso osasungarria da eta etengabeko hobekuntzaren ezaugarrietako bat da. Ondorio garrantzitsuena honako hau izan zen, produktu edo zerbitzu baten sustapenak oinarrizko bi ezaugarri izan behar dituela: produktu edo zerbitzuari buruzko egiazko informazioa eman behar dela eta bezeroaren erabakia beti errespetatu behar dela. Egiazko informazioa emateak ez du esan nahi produktu edo zerbitzuari buruzko gure iritzia eman behar dugunik (hasieratik sustatzen ari garen produktu edo zerbitzuan sinetsi behar dugu). Produktu edo zerbitzuaren ezaugarri objektiboak aipatu behar dira, fabrikatzaile edo banatzaileak emandako informazioa hain zuzen ere. Bezeroaren aukeratzeko eskubidea errespetatzeak bezeroari iruzurrik ez egitea eta eskuraketari buruz dituen dudak argitzea esan nahi du. Hausnarketa horiek merkataritza bera bezain zaharrak dira. Tomas Akinokoak bere lanean dioen bezala ("Del Fraude y de la Usura" XIII mendea): merkatariaren betebeharra ez da akatsak aipatzea bezeroak merkantzia ikusi eta galderak egiteko aukera badu. Bezeroak aukeratzearen erantzukizuna du aukeratzeko askatasuna duelako. Es da zilegi gezurra esatea edo engainatzea. Gaur egun badakigu jakin, planteamendu etikoa eduki ezean konpetentziak, merkatuak, bezeroak, legeak eta beste hainbat faktorek gauzak bere tokian ipiniko dituzte. Etika komertzialak aurrera jarraitzen laguntzeaz gain gure lanaz harro sentitzea sortaraziko digun beharra egitea laguntzen digu.

Kant aipatuz: Ez dago kontzientzia lasai dugula gau izartsua begiratzea baino gauza atseginagorik.