Espainiako lege oharra
Baliabide komertzialei onura ateratzeko tresna egokiena da. Edozein enpresa edo erakundek kontratatu dezakeen zerbitzua da, euren komertzialek denbora aurreztea ahalbidetzen duena.
Agendak egoki antolatuta, arreta zerbitzua zuzenagoa eta azkarragoa izaten da. Arreta hori helburu komertzialetakoa izan daiteke, baina baita bestelako hitzorduetarako ere.
Ongi antolatutako agenda batek alferrikako ordu asko aurrez ditzake. Logikalinen Contact Center-ean modu zentralizatu eta informatizatuan egiten da hitzorduen kudeaketa.
2017ko datuen arabera, Logikalinek batez beste 6.000 hitzordutik gora kudeatzen ditu hilero. Kasu batzuetan, bezeroa bera da datu basea eskaintzen duena.
Agenda on bat ezinbestekoa da eskainitako zerbitzua kalitatezkoa izateko. Agenda hori, gainera, ez da komertzialena izaten soilik; edozein agenda kudeatu dezake Logikalinek.
Asociación Contra el Cáncer de Gipuzkoa-AECC-
Logikalinek emisio plataforma bat dauka GUESA-rentzako egokitua. Astelehenetik ostiralera eskaintzen du zerbitzua, 9:00etatik 22:00etara. Zazpi pertsonako lan talde batek 30 teknikariren agendak eta lana kudeatzen ditu.
Hiru zentral ditu GUESAk: Bergara, Donostialdea eta Araba. Berak zehazten dio Logikalineko lan taldeari zein zerbitzu tekniko artatu behar diren eta baita teknikariak zein eremutan ibili behar diren. Erabiltzaileen datu basea ere eskaintzen du, agenteek teknikarien ordutegiak eta bisitak zehatz ditzaten.
Informazio trukaketa astero eguneratzen da. Hau da, GUESAk zenbat teknikari dituen lanean, zer baldintzatan eta bakoitzari zenbat bisita edo hitzordu jarri behar zaizkion zehazten du. Informazio horrekin, Contact Center-eko agenteek hitzorduak zehaztu eta agendak antolatzen dituzte, ordutegiak eta lan eremua ahalik eta gehien egokituz.
Abaltzisketako Contact Center-etik batazbeste 350 hitzordu kudeatzen dira egunean, gutxi gora-behera 7.000 hitzordu hilean.