Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Gehiago dugu eskaintzeko

BACK UP EGOERA KRITIKOETAN ETA EGOERA PROGRAMATUETAN

Egoera kritiko bat arduraz gobernatzeak duen garrantziaz jabeturik, Logikalinek komunikazioetan laguntzeko plataforma bat du, enpresa edo erakunde batek izan dezakeen edozein gertaerari aurre egiteko (sutea, telefono-lineak erortzea, argindarra joatea, greba…).

Horrelako plataforma gertaera programatuetarako ere eskaintzen da: obrak, mudantzak…

 

EKITALDIETARAKO LAGUNTZA

Ekitaldietan laguntza emateko zerbitzuak plataforma baten moduan funtzionatzen du, deiak eginez nahiz jasoz, eta erakunde publikoek edo organismo pribatuek (enpresak, fundazioak…) erabiltzen dute.

Sistema oso sinplea: zuk ekitaldi bat antolatu eta gonbidapenak bidaltzen dituzu —azken hori gure esku ere utz dezakezu—, eta, nahi baduzu, telefono-zenbaki bat prestatzen dizugu, ekitaldira joan behar dutela deitzen dutenei geuk erantzuteko edo, bestela, geuk deitzen diegu gonbidapena bidali zaienei, ekitaldira joan behar duten ala ez jakiteko.

 

DATU-BASEAK EGUNERATZEA

Datu-base bat eguneratu gabe edukitzea edo ez edukitzea berdintsu da. Horregatik, komeni izaten da aldian-aldian eguneratzea gure bezeroen eta bezero izan litezkeenen inguruko informazioa, haiekiko komunikazioa arina eta zuzena izan dadin. Horretan esperientzia duten pertsonak eta baliabide teknologiko egokiak ditugu, halako datuak biltzeko eta erregistratzeko, nahi duen edozein enpresa edo erakunderentzat, betiere segurtasunik handiena bermatuz eta indarrean dagoen araudia zorrotz betez.

 

SALMENTA-TALDEA ETA SALMENTA-PUNTUAK

Telemarketineko ekintzentzako laguntza eman dezakegu, salmenta presentzialean eskarmentu handia duten saltzaile-taldearekin, hilez hileko helburuekin eta emaitzen bidezko pizgarriekin lan egiteko prestatuak eta ohituak dauden saltzaile-taldearekin hain zuzen, taldea zurentzat bakarrik ariko delarik. Nahi baduzu eta ekonomikoki bideragarria dela ikusi ostean, salmenta-puntuak ere martxan jarri eta gestiona ditzakegu, telefono bidez saltzea zaila egiten zaizkizun balizko bezeroek nora joan leku fisiko bat izan dezaten.