Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

CALL CENTER 24 ORDU

Explicación

DESKARGATUZerbitzuen katalogoa: Call center 24 ordu

Gau eta eguneko zerbitzua eman dezakegu, bai osorik, hau da, telefono bidezko arreta erabat gure gain hartuz, bai partzialki, alegia, langilerik ez duzuen orduetan (asteburuan, gauez, opo rraldietan, e.a.) zuen telefonoak gau eta eguneko gure plataformara bideratuz. Gainera, zure enpresan edo erakundean plataforma bat jartzeko aukera ere eskaintzen dugu.

ABANTAILAK

  • Telefono bidezko a rreta gau eta egun eman ahal izatea, urte osoan.
  • Zerbitzuaren kostua edozein enpresa edo erakundek erraz onartzeko modukoa da (hileko gutxieneko tarifaz eta dei bakoitzeko gutxieneko tarifaz dago osatua).
  • Help Desk esklusiboa jartzeko aukera dago.
  • Gau eta eguneko telefono bidezko arreta eskaintzea balio erantsia da, lehiakideen aldean eduki dezakezun bereizgarri bat.

Kasu praktiko bat

  • 1
    bezeroa

    Hainbat udalerritako ur zerbitzuak gestionatzen dituen enpresa bat.

  • 2
    eskaera

    Bezeroen telefono bidezko arreta osatzea (laguntza teknikoa eskaintzea, erreklamazioak jasotzea, intzidentzien berri ematea, kontagailuak irakurtzea, e.a.).

  • 3
    Planteamendua

    Abaltzisketako dei zentroan plataforma elebidun bat jartzea, telefono bidezko arreta gau eta egun eskaintzeko, urte osoan.

EMAITZAK

  • Zerbitzuak osatzea, bezeroei arreta profesionala eta kalitatezkoa eskainiz.
  • Bezeroak gogobetetzea, arreta berehala jasotzen dutelako.