Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Salmenta telefoniko gurutzatua (cross-selling)

Explicación

DESKARGATU Zerbitzuen katalogoa: Salmenta telefoniko gurutzatua (cross-selling)

Logikaline-n ondo dakigu sartzen diren deiak saltzeko aukerak direla. A rreta telefonikoari balio erantsia eman diezaiokegu: informazioa jasotzeko, kontsultaren bat egiteko edo erreklamazio bat jartzeko deiak salmenta edo kontratazio potentzial bihur ditzakegu. Salmenta gurutzatuaren bidez, edozein dei salmenta zuzen edo hitzordu bihurtzea lor dezakegu. Era horretan, bezeroei eusteko aukera gehiago daude, enpresa beraren zerbitzu gehiago kontratatzen dituztelako. Ekuazioa oso sinplea da: bezeroak zenbat eta zerbitzu gehiago kontratatu, orduan eta aukera gehiago ditugu hari eusteko. Horregatik, profesional talde esperientziadun bat daukagu, deiei balioa gehitzen dakiena.

Abantailak

  • Bezeroentzako arreta merkataritza tresna bihurtzea.
  • Bezero gehiagori eustea, zerbitzu gehiago kontratatzen dituztelako.
  • Bezeroei arreta ematen dakien talde esperientziadun bat edukitzea; langileek, gainera, merkataritza arloko prestakuntza dute.

Kasu praktiko bat

  • 1
    bezeroa

    Etxetresna elektrikoen frankizia bat.

  • 2
    eskarera

    bezero leialak edukitzeko kanpaina komertzial bat gestionatzea, kreditu txartelak kontratatuz eta, horretarako, bezeroei arreta emateko kanalak erabiliz.

  • 3
    planteamendua

    Abaltzisketako gure dei zentroan deiak jasotzeko plataforma bat ezartzea eta, horretarako, salmenta gurutzatuan espezializatutako talde bat jartzea.

EMAITZAK

  • Txartelen kontratazioan emaitza oso onak lortzea.
  • Erabiltzaileen intzidentziak arreta bikainarekin konpontzea.
  • Bezero leialak edukitzea.