Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Laguntza teknikorako telefono zerbitzua (LTZ)

Explicación

DESKARGATU Zerbitzuen katalogoa: Laguntza teknikorako telefono zerbitzua (LTZ)

Lehen mailako laguntza teknikoko zerbitzua (Help Desk) komunikazio tresna erabilgarri eta praktikoa da, produktua edo zerbitzua eskaintzen duen enpresak eta bezeroek erabiltzeko.

Helburua da zerbitzu edo produktuen erabiltzaileei laguntza kanal bat eskaintzea, bitarteko telefoniko edota informatikoak medio (posta elektronikoa, txata, Internet…), kontsultak argitzeko edo arazo teknikoak konpontzeko, aurrez zehaztutako protokoloen bitartez eta komunikazioan esperientzia handia duten eta lan horretarako apropos prestatuta dauden langileekin.

Tresna hori, gainera, iragazki aparta da bereizteko nork behar duen arreta tekniko espezializatua eta nork ez.

 

Abantailak

  • Baliabide materialak eta giza baliabideak optimizatzea.
  • Hutsalkeriengatik esku-hartze tekniko garestiak ez egitea.
  • Bezeroak gogobetetzea, erantzun arin eta praktikoak jasotzen dituztelako.

Kasu praktiko bat

  • 1
    bezeroa

    Nekazaritza makinak egiten dituen enpresa bat.

  • 2
    eskaera

    Telefono bidez laguntza teknikoa ematea, oinarrizko arazoak konpontzeko eta arazo tekniko konplexuagoak teknikari taldeen esku uzteko.

  • 3
    planteamendua

    Abaltzisketako gure dei zentroan ordutegi jakin batean deiak jasotzeko plataforma bat jartzea.

EMAITZAK

  • Intzidentziak arinago konpontzea, erantzun praktikoak eta bizkorrak emanez.
  • Teknikari espezializatuen taldeei lan zama kentzea eta, era horretan, enpresa edo erakundearen baliabide propioak optimizatzea.
  • Bezeroak gogobetetzea, arreta ordutegi zabaletan jasotzen dutelako.