Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Pribatutasun Politika

ABALTZISKETA LOGIKA S.L. enpresa jakinaren gainean dago zure pribatutasuna zuretzat oso garrantzitsua dela. Horrenbestez, zuk eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak helarazteko edo zurekin harremanetan jartzeko ezinbestekoa denean bakarrik eskatuko dizugu datu pertsonalak emateko, esaterako, zure izena edo posta elektronikoa. Halakoetan, zuk datuak guri bidali baino lehen, datuak gorde egingo ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu.  

Ez duzu zertan eskatutako datu guztiak eman; zuk eskatutakoa helarazteko edo zurekin harremanetan jarri ahal izateko beharrezkoak direnak bakarrik ematea nahikoa duzu. Horiek izartxo (*) baten bidez adieraziko dizkizugu, eta, beharrezkoak ez diren datuak ematen ez badituzu, ez du inola ere esan nahi zerbitzu kaskarragoa izango duzunik.  

Emandako datu pertsonalak fitxategi batean edo gehiagotan gordeko dira. Hartara, datuen tratamendu automatizatua egin ahal izango dugu, eta, horren ondorioz, zerbitzuak azkarrago eman ahal izango ditugu. Fitxategiak, datu-motaren arabera, dagokien babes-maila dutela erregistratuta daude Datuak Babesteko Bulegoan.  

Datu pertsonalak eman badizkiguzu, eskubidea duzu, Datuak Babesteko Legean ezarritakoa betez, datu horiek eskuratu, zuzendu, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko. Horretarako, nahiko da posta elektroniko bat info@logikaline.com helbidera bidaltzea, edo gutuna bidaltzea helbide honetara:

ABALTZISKETA LOGIKA S.L

San Joan plaza, z/g. 20269 Abaltzisketa

Tel.: 943 318 600

Faxa: 943 655 276

Datuak beste enpresa batzuei lagatzea

Zuk emandako datu pertsonalak ez zaizkie inola ere hirugarrenei lagako, aldez aurretik zure baimena ez badugu.

Hala ere, zuk eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak helarazteko ezinbestekoa baldin bada beste enpresa batzuk kontratatzea, dagokien lana egiteko behar-beharrezkoa duten informazioa bakarrik emango diegu, eta debekatuta izango dute informazio hori beste zerbaiterako erabiltzea.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookie-ak.

Web-orriak behar bezala funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa izaten da web-orrira sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea edo identifikatzea. Esate baterako, web-orriak zenbat bisita izaten dituen zenbatzeko, erabiltzeak zer nabigatzaile-mota erabiltzen duen jakiteko edo bertara sartzen den bakoitzean  zer hizkuntzatan agertzea nahi duen aukeratu behar ez izateko. Identifikazio hori dela eta, ez dugu jakingo zuri buruzko informazio pertsonalik, ez eta zure ordenagailuaren edukiari buruzko informaziorik ere.

Informazio hori lortzeko, “cookie” izeneko testu-fitxategi batzuk erabiltzen dira, eta horiek zure ordenagailuan gordetzen dira denboraldi batez. Ez dute inondik inora kalterik eragiten eta oso txikiak dira. Web-orrira sartzen zarenean, web-orriak automatikoki kontsultatzen ditu “cookie-ak”, eta, horri esker, besteak beste, abantaila hauek izango dituzu: aurrez aukeratutako hizkuntzan agertuko zaizu orriaren edukia; eduki jakinak erakutsiko dizkizu, aurretik egindako aukeren arabera; erreserbatutako lekuetara sartu ahal izango zara; eta “erosketa-saskia” sistema edukiz gero, aukeratzen dituzun produktuak gorde ahal izango dituzu.

Cookie-ak ez onartzeko moduan konfigura dezakezu zure Internet nabigatzailea. Baina hala eginez gero, litekeena da ezin erabiltzea web-orriak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak.

Adierazpen honen eguneratzea

Litekeena da noizbait aldatu behar izatea gure pribatutasun-politika, unean uneko legeetara egokitzeko. Beraz, datu pertsonalak bidali behar dizkiguzun bakoitzean, komeni zaizu web orri honetara sartzea.