Saltar al contenido | Saltar al menú principal | Saltar a la secciones

Noticias

Logikalinek Boliviarren bisita jaso du

2017-05-23

Logikalinek Boliviarren bisita jaso du

Logikalinek Boliviarren bisita jaso du astelehen arratsalde honetan. Boliviako Cruceros Bailarako hamaika udaletako alkate eta zinegotziak izan dira, eta horien buru Sergio Salazar, Santa Cruzeko Gobernuko ordezkaria. Eusko Jaurlaritza, Hazi Fundazioaren bidez, eta Getxoko Zabalketa GKE izan dira  hau bultzatu dutenak. Abaltzisketan, bertako Alkate den Jon Zubizarretaren laguntza izan dute. Euskal Herriko  herri txikietako hainbat empresa ikusi dituzte, hemengo lan egiteko era ezagutzeko helburuarekin.

Asmo horrekin gerturatu dira Abaltzisketara arratsalde honetan, eta Logikalineko instalazioak ikusi dituzte hasteko, bertako arduradunen gidaritzapean. Barruko instalazioak bisitatu ostean, Logikalineren inguruko informazioa eta historia batzen zuen bideoa ikusi dute. Ondoren euren jakin mina asetu dute Logikalineko arduradunen bidez.

"Ikaragari gustatu zait proiektu hau. Egia esan liluratuta geratu naiz. Logikalinek erakutsi du aurrerepenak lortu eta enpresa handiei erabateko zerbitzua eman daitekela herri txiki batetik. Benetan pozgarria eta harrigarria iruditu zait", esan du  saioaren amaieran Sergio Salazarrek, Santa Cruzeko Gobernuko ordezkariak.

Salazarren ustez, inguruneak eta Logikalineren lanerako baldintzak ere ikaragari gustatu omen zaizkio: "Honelako ingurune natural batean lan egitea bikaina da. Animali eta eta medi artean honelako aurrerapenak dituen empresa bat izatea ederra da. Gainera, bertako langileak nola zaintzen dituzten ikustea, benetan oso pozgarria da. Honekin garbi geratzen da herri txikiak eta aurrerapenak batera joan daitezkela", adierazi du.

Beraien lurralderako ere oso baliagarria izan daitekela onartu du. "Garbi dago gure lurralderako ere oso baliagarria izan daitekela, baina teknologiaren aldetik ez gaude horren aurreratuak, eta hor badago arazo bat, baina hori ere landu beharreko zerbait da. Euskal Herrirako bisita honetan herri txikietan zer egin daiteken ikusi eta ikasi nahi genuen, eta Logikalinerena eredugarria da, dudarik gabe", esan du.